Informazioa eta Partaidetza

Enpresek, ezagutzen al dituzte Belaunaldien arteko ezagutza transferentzia esperientziak? Eta beste esperientziak ezagutzea interesatzen zaie?

Ezagutzen al dituzte enpresek ezagutzaren transferentzia esperientziak?

Praktikoki, parte hartu duten enpresek ez dute interesezko belaunaldien arteko esperientziarik ezagutzen, ez Euskadin, ez beste autonomi erkidegoetan, ezta era nazioarte mailan.

Parte hartzen al dute enpresek ezagutza truke ekimenetan? 

Zentzu berean, hamar enpresetatik 9 baino gehiagok ez dute nazioarte mailan, beste entitateekin ezagutzaren truke programa edo ekimenetan parte hartu.

Adinaren kudeaketa esperientziak ezagutzea

Interesgarria da enpresek duten interesa beste enpresen esperientziak ezagutzeagatik. Hauen %83ak, erretiratu /enpresatik irten behar duten pertsonen ezagutza erakundean mantentzeko eta hau ez galtzeko neurriak ezartzeko eta/edo esperientziak ezagutzeko interesa dutela aipatzen dute.