EKIN ADINARI!” Gipuzkoako enpresetan adinaren kudeaketa eta ezagutzaren belaunaldi arteko transferentzia sustatzeko gailu bat da, eta helburutzat du Gipuzkoako langileen ezagutza kapitalizatzea.
Proiektuak hainbat erronka ditu, hala nola enpresak adinaren kudeaketak eta ezagutzaren transferentziak duten garrantziaz SENTSIBILIZATZEA eta gai honetan tresna eta gailuen ezagutza eta aplikazio maila zenbaterainokoa den AZTERTZEA.
Horrela, azken buruan, EREDU TEORIKO-PRAKTIKO ERALDATZAILE (eta propioa) eraiki nahi da, baterako hausnarketa ahalbidetu eta ikuspegi metodologiko berritzaile eta didaktiko bat emateko, ondoren enpresetan aplikatu ahal izateko.