Alderdiak

Zeintzuk dira adinaren kudeaketa-ereduak barnean hartzen dituen analisi-alderdiak?
KONPROMISOA / ERANTZUKIZUNA

Adinaren kudeaketa eta ezagutzaren transferentzia antolakundea kudeatzeko estrategia/ereduan sartzea.

PERTSONAK AUKERATZEKO PROZESUA

Antolakundean adin askotariko langileak egon daitezen eta adinarekin lotutako arrazoiengatiko bereizketarik egon ez dadin irizpideak aplikatzea.

 

KONTRATAZIOA

Antolakundearen kontratazio-politiketan adinaren ikuspegia txertatzea, hortaz, arrazoi horrengatik bereizketarik egon ez dadin.

 

LANBIDE-GARAPENA

Antolakundeko langileei eta bereziki adin handikoei haien lan-uneari egokitutako lanbide-garapena bermatzea, bai haien lanbide-asmoei bai baldintza fisikoei erantzungo dieten barne-igoerarako politikak abiaraziz.

 

PRESTAKUNTZA

Adinaren kudeaketaren ikuspegia antolakundearen prestakuntza-planetan txertatzea; prestakuntza-ekintzak adina kudeatzeko eta ezagutza belaunaldiz belaunaldi transferitzeko tresna gisa erabiltzea.

 

EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA

Eskarmentu handiena duten pertsonak, adin handikoak izan ohi direnak, antolakundetik ateratzen direnean gertatzen den ezagutzen galera ekiditeko neurriak eta estrategiak abiaraztea.

 

ERRETIROA / ONDORENGOTZA

Antolakundetik erretiratzeko etapan dauden pertsonen lanbide-ibilbideen amaierak eta jardueraren eta erretiroaren/ondorengotzaren arteko iragatea egituratzeko estrategiak  garatzea eta aplikatzea.

 

KOMUNIKAZIOA

Antolakundeak adina kudeatzeko bultzatzen dituen neurriak komunikatzea, bai enpresaren maila guztietan bai kanpora begira ere.