Esperientzia praktikoak
Zer praktika jartzen dituzte praktikan ezagutzaren transferentzia eta adinaren kudeaketan Gipuzkoako enpresek?
%70ak TUTORETZA PRAKTIKAK egiten dituzte
Zertan datza? Garapena, enpresan babes prozesuak (mentoring) era egituratuan/antolatuan. Hauek, enpresara sartzen direnei tutoreek ezagutzaren transferentzia ahalbidetzea baimentzen duten ikuspegi sortzailetik.
%38ak ALDERANTZIZKO MENTORING praktikak
Zertan datza? Rolen aldaketa bultzatzen duten ekimenak, alderantzizko mentoring-a bezala, non belaunaldi gazteenen ezagutza eta trebetasunei balorea ematen zaie. Kasu hau, pertsona beteranoenak gazteengandik ikastean datza. Zuzendaritza karguetako pertsonak dira beste mailetako langileei entzun behar izango dietenak eta eurengandik ikasiko dutenak. Ezagutza teknikoen eta labide- eta giza-ezagutzen truke bat da, erakundea edo enpresa-proiektua osatzen duten pertsona guztientzako aberasgarria, non belaunaldi berriek langile senior edo zuzendariei eskaini diezaieketen ezagutzei eta trebetasunei garrantzia ematen zaie.
%18ak EZAGUTZA BIRTUALAREN (3.0) BANKU/ ERREGISTROA dute.
Zertan datza? Erakundean sortzen den ezagutza guzti horretatik abiatuta, herraminta bat konfiguratzean datza, enpresako pertsonek emandako informazio eta ezagutza nabarmenera iristeko aukera ematen duen biltegia..
%16ak BELAUNALDIEN ARTEKO ELKARLANEKO IKASKETA TALDEEN ERAKETAren praktikak egiten dituzte.
Zertan datza? Ikasketa taldeak non pertsona nagusienak euren bizitza profesionaleko istorioak beste langileekin partekatu ditzakete, trukatze prozesu bat non pertsona gazteenen esperientzia zein ezagutza lantzen da. Ikasketa talde baten, pertsona talde batek elkarrekin ikasten du, tresna berdinak ingurune berdinean erabiliz.
%9ak BELAUNALDIEN ARTEKO PRAKTIKETAN ARDAZTUTAKO MASTER CLASS-ak antolatzen dituzte
Zertan datza? Enpresan garatutako lan saioak (edo proiektu zehatz baterako) non sektoreko pertsona nabarmen batek (kanpoko profesionala) parte hartuko du eta bere laneko ibilbidea eskainiko du gai zehatz baten ebazpenean eta porrotetan ardaztua.