Ekimenari buruzko balorazioak

Pertsonen kudeaketaz arduratzen direnen balorazioak (elkarrizketak):

EKIN ADINARI ekimenaren aldeko balorazioa

EKIN ADINARI proiektu esperimentalari buruzko aldeko balorazioa adierazten dute enpresek. Haien iritziz, antolakundeetan hain beharrezkoa den esku-hartzea den ezagutzaren transferentzia eta, are gehiago, antolakunde horiek osatzen duten pertsonen adinaren kudeaketa indartzen duen ekimena da.

Sentsibilizazioa sustatzen du

Antolakundeetan adinaren kudeaketarekiko sentsibilizazioa sustatzeko balio dute mota honetako ekimenek eta tresnek; hau da, haien lanbide-ibilbidean zehar, enpresan hasten diren pertsona gazteetatik hasita erretiroa hartzen duten eskarmentu handikoetara, lanean diharduten pertsonen adinaren kudeaketa egokia laguntzeko ekintzak abiarazteko premiaz zuzendaritzak jabetu daitezen, haien artean ezagutza transferitzea lagunduz.

Errealitate askotarikoak, hurbilketa askotarikoak

Gipuzkoako enpresa-ehunean elkarrekin bizi diren errealitate askotarikoak adierazten dira, hortaz, adinaren kudeaketa eta ezagutzaren transferentziarekiko sentsibilizazio-maila ezberdinak erakusten dituztenak. Hurbilketek askotarikoak izan behar dute, enpresa txikiek, hainbat kasutan, laguntza handiagoa behar baitute baliabide (ekonomikoak, langile kualifikatuak, etab.) eta denbora gutxiago baitute ekimen horiek abiarazteko.

Egokitutako tresnak

Horrela, adinaren kudeaketa eta ezagutzaren transferentzia prozesuak enpresetan laguntzeko baliabideak eta tresnak eskura egoteak oro har balorazio positiboa jaso badu ere, zehatzagoak izan daitezela eta enpresen tamaina, kudeaketa-estiloa, jarduera-sektorea, etab. kontutan hartuta dauden errealitate askotarikoei erantzun diezaietela eskatzen du enpresa-sektoreak, errealitate askotariko horiek adinaren kudeaketari buruz egiten duten interpretazioa oso ezberdinak baitira, eremu horretan dituzten premien moduan. Erabiliko diren tresnek edo abian jarriko den zerbitzuak/laguntzak bereizketa hori hartu beharko dute kontuan.

Bestelako laguntza-ekimenak

Baliabide horiekin batera beste laguntza-ekimen batzuk abian jarri beharko liratekeela uste da, esate baterako, pertsonen kudeaketaren arloan diharduten pertsonen prestakuntza, gomendioak praktikan aplikatzeko eta adina kudeatzeko prozesua abiarazteko orientabideak jaso ditzaten; edo zalantzak argitzeko aholkularitza-zerbitzua.

Balioa sortzea enpresetan

Antolakundeetan adina kudeatzeko neurriak hartzeak duen garrantzi nabaria eta ukiezina enpresei erakusteko eta horretaz motibatzeko eta prestatzeko premia agerian uzten da. Ezagutzaren transferentziak eta adinaren kudeaketak balio berria sortzen dute pertsonengan, eta haien bizitza-zikloa hobetzen dute enpresetan.

GFA-aren rol esanguratsua

Gipuzkoako Foru Aldundiak rol estrategikoa bete dezake prozesu hauei lurraldeko enpresetan bidea emateko eta laguntzeko.